ZER?
Finantzaketa estrategiei eta harremanei dagokienez
Trantsizio garai hauetan erronka konplexuei egin behar diegu aurre, eta horretarako lan egiteko modu berriak eta zeharkako estrategiak behar ditugu.
Ideiak, pertsonak, azpiegitura komunak, proiektu zehatzak eta mota guztietako baliabideak eta kapitalak mugiarazi behar ditugu. Eta, batez ere, eragile anitzeko harremanen esparru berriak ezarri behar ditugu, den-dena modu bideragarrian eta denboran iraunkorra izateko moduan garatzeko, une puntualetatik eta larrialdietatik haratago.
Harreman esparru berriak behar dituen zeharkako estrategietako bat finantzaketarena da. Horixe izan da, hain justu ere, CHANGEn ikerketaren gako nagusia; izenburutik bertatik hasi da jolasean aldaketa ideiaren anbibalentziarekin, txanponaren bi aldeei erreferentzia eginez: eraldatzailea eta ekonomikoa.
Garatu beharreko proiektuak zein prozesuak, antolaketa egiturak zein sareak bideragarri eta iraunkor egiteko bide eta aukerak eskainiko dizkiguten finantzaketa harremanei buruz pentsatzea. Modu zabalean ulertutako finantzaketaz ari gara, diru baliabideak ez ezik bestelako baliabide eta kapital ukigarriak zein ukiezinak ere eskuragarri jartzeaz.
Helburuak
CHANGE eragile anitzeko harremanei eta finantzaketa estrategiei buruzko ikerketa da, erronka eraldatzaileei ekiteko eta aldaketa prozesuei eusteko bideragarritasuna bilatzen dutenak. Helburu hauek lortu nahi dira: un
Eragile mota desberinen artean TOPAKETAK ETA ELKARRIZKETAK sustatzea (finantzaketa eskaini eta eskatzen dutenen eta bitarteko eragileen artean), modu bereizian izan ditzaketenetatik haratago. Hala, uztartzeari esker alde bakoitzaren erronkak, zailtasunak eta perspektibak ezagutzea lortu nahi da, bestea, bere inguruabarrak, beharrizanak eta mugak are gehiago ulertzea bultzatuz, baita perspektibak modu emankorrean birnahastea ere.
TOPAKETAK ETA ELKARRIZKETAK
HARREMANAK
Eragile mota desberdinen artean eman ohi diren HARREMANAK aztertzea eta hobetzeko proposamenak sortzen saiatzea, finantzatzaile eta finantzatuen arteko distantzia murrizten ahaleginduz. Konfiantza, aitorpen eta elkarrekikotasun handiagoko harremanak sustatzea, eta menpekotasun edo bezero izaera gutxiagokoak; hala, helburu komunak lortzeko aldeak lerrokatuago egotea bultzatuko da.
INGURABARRAK ETA PROZEDURAK
Barneratutako konbentzio, inertzia edo errutinetatik harago joatea ahalbidetuko duten INGURUABARRAK eta PROZEDURAK elkarrekin bilatzea; izan ere, barneratutako inertziak edo errutinak etengabe errepikatzen dira, nahiz eta badakigun ez direla denok nahi genukeen bezain arrakastatsuak (gehiegizko burokrazia, lehiakortasuna eta kanibalizazioa, ezegonkortasuna eta prekarietatea, aurkeztu-esleitu-egin-justifikatzearen denborazkotasuna, trazabilitate eta jarraitutasun falta, transferentzia eta inpaktu eskasa, berrikuntzaren tirania sakontzearen eta finkatzearen kaltetan, etab.).
ERAGILE ETA PROGRAMAK
KOLABORATU ETA PARTEKATU
ERAGILE ETA PROGRAMA ZEHATZAK identifikatzea, horrelako proposamenetarako deialdi, dirulaguntza, babes, mezenasgo, crowdfunding, inpaktu bonu eta finantzatzeko beste formula alternatiba batzuei lotutakoak, ohiko nitxoak dibertsifikatzea, aukera horizontea zabaltzea eta bide berriak aztertzea bilatuz. Nagusiki eragile eta programak, publikoak zein pribatuak, batez ere estatu eta Europa mailan, baina baita nazioartean ere, mota honetako helburu eraldatzaileen inguruko ikuspegi zehatza baldin badute eta/edo existitzen den horrekiko oso izaera bereizia badute formatuari, prozedurari, baldintzei eta abarri dagokienez.
Eta hori guztia modu KOLABORATIBOAN ETA PARTEKATUAN garatzea, CHANGE prozesuak berak ere eragileak batzen eta konplizitateak sortzen laguntzea bultzatuz. Eta emaitzak modu irekian jakinaraztea, finantzaketa modu eta harremanei buruzko eztabaidan laguntzeko.
Aurrekariak:
dagoeneko egindakoa oinarri
CHANGEk 2024an heldu dio amaitu gabe zegoen ikerketa bati; izan ere, 2019. eta 2020. urteen artean izen bereko ikerketa garatu zuen Pedro Silguerok, ColaBoraBorako Ricardo Antónen koordinazioarekin, Wikitokiko WIKIRIKI egonaldien esparruan, baina pandemiaren ondorioz bertan behera geratu zen.
Lehen hurbilketa hartan CHANGEk honako galdera hau egin zuen:
"Nork egin du aldaketarako berrikuntza eta esperimentazio proiektuak finantzatzearen alde?".
Irudia:
txanponaren bi aldeak
CHANGEn irudiak hainbat kontzeptu, irudi, prozesu, baliabide zein atsotitz batzen ditu. Dena bat eginda. Txanponaren bi aldeak. Horia eta arrosa. Urrea eta haragia. Dirua eta harremanak. Eraldaketa eta ekonomia. Txerria, itsulapikoa, txarriboda, ziria sartzea, hobe da bat eskuan, ez bi auzoan, agintzea, txeke zuriak, balore trukea. Irudi erraz eta aldakorra da, eta zirkulua hartzen du elementu nagusi modura; mutatu egiten du aldaketa irudikatzen duten hainbat kontzeptu modu plural baina bateratuan irudikatzeko.
CHANGEn dena da horrela, baita irudia ere, kolaboraziotik sortu baita, oraingoan Donostiako Diseinuko Usandizaga BHI ikastetxearekin eta, zehazki, Zurarekin egindakoa. Zura diseinu grafikoko profesionalen lantaldea da, eta elkarrekin gelan hasi ziren lanean. Zura lana eta adiskidetasuna da, indarra eta moldagarritasuna, taldean lan egiteko modu bat. Oraingoan, Zura Aleksak, Ikernek eta Sandrak osatu dute, Evonen laguntzarekin.
GALDERAK
Galderak aurkitzea
CHANGE ikerketa kolektibo bat da; lehenik eta behin, aldaketa prozesuen eta erronka eraldatzaileen finantzaketa estrategia eta harremanen inguruan geure buruari egiten dizkiogun galderak modu (auto)kritikoan sofistikatzea lortu nahi du. Gai gakoak zein diren identifikatzea eta ondoren horietan sakontzea, arazo moduan planteatzea eta ñabardurak sartzea. Galdera horiek egitea elkarrekin gauden bitartean eta, hortik aurrera, aukerak aipatzea eta erantzun batzuk bilatzen saiatzea.
Hona hemen geure buruari egin dizkiogun galderetako batzuk; abiapuntu modura har ditzakegu.
NORK?
Nor interpelatu nahi dugu?
Gure hartzaileak dira…
CHANGEk, ikerketan parte hartzeko gonbidapena luzatzen die finantzaketa eskaintzen dutenei, finantzaketa eskatzen dutenei, eta prozesuan esku hartzen duten bitarteko eragileei.
Zein esparrutan?
Esparru sortu berri, zehaztugabe edo periferikoen artean kokatzen gara, ikusmen, ulermen eta balioztapen zailtasun gehiago izan ditzaketelako, izaera ezohikoa, esperimentala, hibridoa eta/edo lausoa dutelako.
Ikerketa eremuak honako hauek dira: Hiritarren Berrikuntza, Kultura Komunitarioa, Ekonomia Sozial eta Solidarioa, ACTS (Arte Zientzia Teknologia Gizartea), eta beste eremu mugakide batzuk, diziplinartekotasun eta intersekzionalitate gakoetan.
Zergatik izan daiteke interesgarria parte hartzea?
Eztabaida aktuala, etengabekoa eta oraindik konpondu gabea.
Adimen kolektiboa.
Ikerketa modu irekian argitaratuko da.
Ikerketa modu partekatuan bultzatu dute Colaboratorio IC, KARRASKAN, REACC eta Wikitoki eragileek. Ikerketa garatzeko hainbat eragileren lankidetza jaso da, besteak beste, Getxoko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Daniel y Nina Carasso Fundazioa eta Eusko Jaurlaritza.
Una investigación abierta a la incorporación de nuevos agentes colaboradores, que quieran involucrarse en esta investigación, para posibilitar:
Prospekzio, hausnarketa, enuntziazio eta hedapen faseak garatzeko bideragarritasuna; formakuntzak zeharkatzen dituen faseak dira.
Kasuak eta jardunbide onak ezagutzen sakontzea.
Dispositiboak eta hausnarketa kolektiboko uneak sortzea.
Dokumentazioa hainbat formatutan ekoiztea, prozesua eta emaitzak zabaltzeko.
Interesa baduzu eta gurekin bat egin nahi baduzu,
ez izan zalantzarik eta JARRI GUREKIN HARREMANETAN.
NOLA?
CHANGE ikerketa bat da, Ikas eta Praktika Komunitate (IPK) forma hartzen duena, eta, horrez gain, lanerako, aurkezpenetarako edo formaziorako beste dispositibo batzuk ere gehitzen ditu, guztiak formekin eta formatuarekin esperimentazioaren bidez zeharkatuta.
Prozesuak
CHANGE ikerketa prokomunal bat da, etika hacker, ireki eta librearen logiketan oinarritutakoa; hala, eduki osoa eskuragarri dago Creative Commons CC bysa lizentziarekin (aitortu eta berdin partekatu); bakoitzak behar duen gisan erabili, egokitu eta partekatzera animatzen zaituztegu.
CHANGE jarduera eta aurrerapenen inguruko informazioa jaso nahi baduzu, eman izena gure BOLETINEAN.
CHANGEi buruz gehiago jakin nahi baduzu, interesatzen bazaizu eta parte hartu nahi baduzu,
ez izan zalantzarik eta JAR ZAITEZ HARREMANETAN GUREKIN.